XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Momo korrika hasi zen, baina beste aldera heldu orduko ezin izan zuen inor ikusi.

- Ez zen Beppo izango esan zuen Momok bere barnerako, solejitzeko, ezinezkoa da Beppo izatea.

- Nik ba dakit nola eskobatzen duen Beppok.

Egun batzutan etxean geratzen zen, anfiteatro zaharrean, Beppo pasa zitekeela bera bueltatu ote zen ikustera pentsatu egin zuelako bapatean.

Bera mementu horretan ez balego, desagerturik segitzen zuela pentsatuko luke.

Honetan ere, hau, agian atzo edo duela aste bete, gertatu izana zelako ideia oinazetzen zuen.

Beti itxaroten zuen eta beti alferrik, noski.

Azkenik, letra handiez, orman pintatu zuen: Itzuli naiz.

Baina ez zuen inoiz, hark berak aparte, inork irakurri.

Denbora guzti honetan lagatu ez zuen gauza bat egon zen: Ordu maisuarekin bizirikoaren, loreen eta musikaren oroipen bizia.

Begiak itxi eta bere barnean entzun baino ez zuen egin behar, bozen musika eta loreen koloreen handitasun distiratsua ikusteko.

Eta, lehenengo egunaren antzera, hitzak errepikatu eta melodiak abesteko gauza zen, berauek aldi bakoitzean berriak jaio eta inoiz berdinak ez ziren arren.

Egun osoak igaro zituen harrizko harmailetan eserita, bakarrik hitz eginez eta kantatuz.

Ez zegoen inor bera entzuteko, zuhaitzak, txoriak eta harri zaharrak salbu.

Bakartate moeta asko daude, baina Momok bizi izaten zuena oso gizon gutxik ezagutzen dute, eta are gutxiago hainbeste indarrez.

Ba zeritzon, haitzulo batetan, gero eta gehiago eta handiagoak, gero eta itogarriagoak bihurtzen ziren zenbatuezinezko aberastasunez inguraturik zegoela.

Eta ez zegoen irtenbiderik.

Berarengana ezin zen inor ailega eta berak ezin izaten zuen bere burua besteen aurrean nabarmendu, hain zegoen zanpatua denbora-mendi baten pean.

Musika entzun eta koloreak ikusi izanaz damutu egin zeneko mementuak ere heldu ziren.

Hala eta guztiz ere, aukeran eman izan baliote, ez ziokeen oroipen honi uko egingo inola ere.